Aipagarria Txangoak

Arte eta Natura Ereñon

Ereñora bazoaz, zure geldialdietako bat Ereñozarreko San Miguelez gain, Artearen eta Naturaren Behatokiaren Galeria ‘Sintonía Arrecifal’ izan behar da. Gerandako harrobian dago eta bertara joateko, herri beretik irteten diren “Ereño Behatokia” seinaleei jarraitu besterik ez duzu egin behar. Marmol gorriko harrobi abandonatu batek osatutako espazio berezi honetan, Rober Garay eta Alberto Palomera artistek (Le Patafisic Cabinet) kanpoko arte erakusketa berezia sortu dute. Erakusketa izugarria da. Gure txikiek primeran pasatu zuten. Erakusketara sartzeko, mendi bide batetik joan beharra dago. Lehendabizi artelan batzuk dituen lautada batera iritsiko zara, ondoren kobazulo batetik pasatuko zara eta bisita amaitzeko behatoki izugarri batean amaituko duzu, nun momentu batez aingeru edo txori bihur zaitezkeen edo ipar orratz baten erdian argazkia atera.

Gainera doako bisita gidatuak ere antolatzen dira. Horretarako 946254621 telefonora deitu behar da. Irailekoak iadanik beteta daude baina urrirako bi (10 eta 24ean) antolatu dituzte 11.3oetan.

Sintonia Arrecifal
Orain dela berrehun millioi urte, millioi pare bat urte gora behera, Ereñoko ingurune mensitsua koral uharri bat zen. Uharri sakon hau, more ilun kolorekoa, itsas izakien girpuekin betetzen joan zen. Ereñon indartsu irten zelarik, hain ezagun dogun marmore gorria sortuz.

Itsaso sakonean zeuden izaki hauek fosil eran sortutako patroi grafikoetan oinarrituz, Alber Palomera eta Rober Garay artistek (Le Patafisic Cabinet), triasiko garai eta gaur eguneko denboraren arteko elkarrizketa bat sortu nahi izan dute, betirako biziaraziz bere hizkuntzak harrian.

Informazio gehiago HEMEN.