Urtero, irailean, Bizkaiko Foru Aldundiak Eskola Kirolaren katalogoa argitaratzen du, hastapen eta jolas-jarduerekin. Argitalpenean kirol-erakundeen eta kluben eskaintza ugari aurkituko dituzue, zuen txikiek jarduera hori kuota txiki baten truke edo doan proba dezaten, aukeratzen duten kirolaren arabera noski. Denetarik dago: esgrima, golfa, hipika, patinajea, arku-tiroketa, arrantza, esgrima, izotz gaineko irristaketa, surfa… Txikaletoak hipika probatzen ari […]
Egilea: Txikaletos
Funbox, puzgarrien unibertsoa
Funbox, munduko parke puzgarri handiena, Barakaldoko Ansiora heldu da irailaren 11tik azaroaren 10ra. Familia osoarentzat dibertsioa ziurtatuta dago 4.000 m²-ko espazioarekin, bertan, 10 jolasgune desberdinekin konektatutako jauzi-eremuak aurkituko ditugu. Parke puzgarri erraldoi honetan txirristak (horietako bat 7 metrokoa), erronka handiko labirintoak Erronka Menditsua, Battle Beam, Oztopo-lasterketa, Gumball Gallop edo Ninja Wall… aurkituko ditugu. Murgiltze esperientzia […]
Itsasaldi, arratsalde magikoa familian
Adi familiak! Aurten abenduaren 5etik urtarrilaren 21erarte publiko guztientzako plan ikusgarri batez gozatu ahal izango dugu Bilboko Artxandako Behatokian. Madril, Bartzelona edo Kordoba bezalako beste hirietatik arrakastaz igaro ostean, ‘Naturaleza Encendida’ Bizkaiko hiriburura iristen da argiztapen-instalazio indartsu eta ikusgarri batekin: ITSASALDI. Eguzkia sartzen denean hasten da abentura hau eta ustekabez betetako illunabar magiko baten esperientzia […]
Zirauntzako Iturburua familian
Araba aldean bazaudete eta txango polit bat egin nahi baduzue, ezin duzue galdu Araiako Zirauntza ibaiaren iturburura doan familia-ibilbide hau. 5 bat kilometroko ibilbide zirkularra da, atsegina eta xarma handikoa txikiekin egiteko. Gure gomendioa osorik egitea da, bistak ikusgarriak direlako itzulerako bidaian, baina iturburura joan zaitezkete eta bide beretik itzuli, laburragoa izan dadin. Zirauntzako Iturburua […]
Fuente Dé: Kantabria aldean egiteko familia txango ikusgarria.
Badira gogoan betirako gordeta geratzen zaizkigun irtenaldiak. Fuente Dé eta bertako teleferikoa dira horietariko bat. Azken honek, mendi tontorrera, 2000 metrotako altuerara, igoko gaitu minutu gutxitan. Bidaia bizkor bezain ikusgarri eta seguruan. Familia txango ikusgarria Kantabrian kokatzen den bidaia ikusgarri hau nire alabaren adina nuela egin nuen lehendabizi, eta oraindik gogoratzen dut teleferikoan egindako igoaldia. […]
Eskulana familian: Arrantza-jokoa
Etxean oso erraza eta dibertigarria den arrantza-jokoa egitea proposatzen dizuegu. Txikiekin jolastu edo lagun batentzat opari gisa erabil dezakezue. Guk badugu bat, eta hau, bideoan ikusten duzuena, bere urtebetetzea ospatzen zuten pertsona berezi batzuentzat prestatu genuen. Joko hau egiteko, honako material hauek erabili genituen: – Kolorezko fieltroak – Orratza eta haria – Iman txikiak – […]
Ataria eta Salburuako parkea familian
Gasteizko eraztun berdearen barruan, familiartean txango bat egiteko leku zoragarri bat dago. Salburuko parkea eta Ataria, inguruko hezeguneen interpretazio-zentroak, hamaika aukera eskaintzen dizkigu paseatzeko, ingurua ezagutzeko eta bertan bizi diren zikoinak, oreinak, ahateak eta gainerako animaliez gozatzeko. Ataria, hezeguneetako interpretazio-zentroa Salburuko parkera iritsi bezain laster, Ataria topatzen dugu. GuriArteagako Urdaibai Bird Center gogorarazten digu. Sarrera […]
Besaide familian
Aspaldi hitz egin genizuen Arrazolako Bide Berdeari buruz. Famili artean, etxeko txikienekin egiteko txango aproposa da hau. Artikulu horretan, bide honen amaieratik Besaidera igotzeko aukera ere bazela aipatu genizuen. Guk, bide bukaerara iristiean izan genuen aukera honen berri eta zintzilik utzi beharra izan genuen, berandu egin baitzaitzaigun. Arantzatxo hori sartuta genuenez, bokata batzuk hartu eta […]
Dinosaurs World Bilbon
‘Dinosaurs World’ Deusto Expo Centerrek proposatzen digun familia guztiarentzako erakusketa zoragarriaren izenburua da. Ekainaren 6arte, Bilboko areto honek mugitu, orro egin eta arnasten duten 30 dinosaurio animatroniko baino gehiago erakusten dizkigu. Eskala errealean ikus ditzakegun espezieen artean, aipagarrienak 23 metroko luzera duen T-Rex edo 6 metroko altuera duen Brachiosaurus-a dira. Erakusketa, jolasekin, pistekin eta sorpresa […]
Urko ibilbidea familian
Urko ibilbidea Markina-Xemein eta Etxebarria (Bizkaian Lea Artibaiko eskualdean) lotzen dituen oinezkoentzako bidegorria da. Joan-etorria 5 kilometro luze da, aldapa gabea eta haur orgekin arazo gabe egiteko modukoa. Urko ibilbidea familian Bidea, Munibe Jauregiko atarian hasten da. Markinan “zelaia” (garai bateko “praue”) atzean utzi eta Etxebarriarako bidea hartu bezain laster eskubitara ikusiko dugu sarrera. Bertan […]