Dinosaurs-World
Hemeroteca

Dinosaurs World Bilbon

‘Dinosaurs World’ Deusto Expo Centerrek proposatzen digun familia guztiarentzako erakusketa zoragarriaren izenburua da. Ekainaren 6arte, Bilboko areto honek mugitu, orro egin eta arnasten duten 30 dinosaurio animatroniko baino gehiago erakusten dizkigu.

Eskala errealean ikus ditzakegun espezieen artean, aipagarrienak 23 metroko luzera duen T-Rex edo 6 metroko altuera duen Brachiosaurus-a dira. Erakusketa, jolasekin, pistekin eta sorpresa ugarirekin osatzen da.

Erakusketa hau Frantziatik eta Alemaniatik dator eta dagoeneko 300.000 pertsona baino gehiagok bisitatu dute.

Aukera ezinhobea historiaurreko animalia hauen bizimodu, portaera eta komunikazioari buruz asko ikasteko. Ziur gaude gustuko izango duzuela. T-Rex-a aurrez aurre ikusteko prest zaude?

Informazio gehiago eta sarreren salmenta HEMEN.