Kortezubin, Santimamiñeko kobazuloetatik gertu, Basondoko parkea aurkitzen dugu. Urdaibako fauna basatiaren babeslekua. Bertan, 60 espezie desberdinetako 150 animali bizitzeaz gain, hitzaldi diaktiko eta ekintza ezberdinak antolatzen dira. 1,5 kilometro dituen ibilbidean zehar mozoloak, untxiak, basakatuak, sugeak, bisonteak, otsoak… ikusiko ditugu. Gainera ibilbidearen zati bat baso batean barneratzen da eta bertan zuhaitz mota desberdinak ikus ditzakegu. Basondo ez da zoo bat, bertan bizi diren animaliek istripu bat izan edo gaixotasun bat daukate eta horren ondorioz ezin dira naturara bueltatu.
Basondorako sarrera 8 €koa da nagusientzat eta 5 € umeentzat. Basondoren ordutegia honako hau da: astehelenetik ostiralera 11:00tik 15:00ra eta larunbat, igande eta jai egunetan 11:00tik 18:00ra.