Hemeroteca Topak

Dinosauroak Campos Antzokian

Apirilaren 28an dinosauroak Campos Antzokian izango dira. Europa osoan arrakasta izan ondoren, Bilbora itzuliko da familia osoak gozatu ahal izango duen antzerki-esperientziarik osoena. Familia-ikuskizun honetan, kultura, dibertimendua, ekologia, ingurumena, ikuskizuna, teknologia, irudia eta soinua batzea lortzen da.

Paco Cuesta albaitari ausartak Espezie Handientzat duen laborategi transgenikora bisitan joango da Casandra Ramires izeneko telebistako aurkezle ospetsua. Azken horrek, deskuiduan, kaiolan sartuta dauden dinosauroak askatuko ditu, eta aktoreek eta haurrek haien atzetik ibili beharko dute.

Komedia eta abenturak izango ditugu oraindik ezagutzeke dauden izaki bizidunez betetako oihanean. Antzoki baten barruan “hegazkin txiki” baten lehen hegaldia, ihesaldiak, ekaitzak eta efektu berezi ugari izango dira. Publikoak samurtasunez betetako esperientzia liluragarria biziko du. Emanaldiak 17.00 eta 19.30etan izango dira.