Eskulanak

Etxeko gabonetako apaingarriak

Gabonak gero eta hurbilago daude eta zuhaitza eta garaiko apaingarriak ateratzeko ordua da. Txikiei asko gustatzen zaie zuhaitza apaintzea, baina urte honetarako zerbait berezia egitea proposatzen dizuet: gabonetako apaingarriak etxean gure txikiekin egitea. Arratsalde euritsuak oso aproposak dira mota honetako eskulanak egiteko. Hasteko, elur-orein apaingarriak egingo ditugu intxaur, fieltrozko orri marroi ilun bat, zinta gorria, ponpoi gorri txiki bat, pegamentua eta rotulki beltz batekin.

Has gaitezen. Lehenik eta behin intxaurra zabalduko dugu, laban baten laguntzaz, bi oskolak banatzeko (kontuz, oskolak osoak irten behar dira, apurtu gabe). Intxaur barrukaldea hustu eta oskolak garbituko ditugu. Fieltro orrian elur-oreinaren adarrak marraztu eta ebaki egingo ditugu eta zinta gorri zati bat hartuko dugu zintziligarri gisa. Hiru elementu hauek, adarrak eta zinta oskolara itsatsiko ditugu eta intxaur-oskol biak pegamentuarekin batuko ditugu. Lehortuta dagoenean, ponpoia itsatsiko dugu sudur gisa eta begiak margotuko ditugu rotulkiaren laguntzaz. Polita eta erraza, ezta?