Zeineri ez zaizkio txurroak gustatzen? Eta gainera txokolatearekin egiten baditugu? Nire amumak erakutsi zidan errezeta kontatuko dizuet. Gu, nahiz eta oso gustoko ditugun, saiatzen gara noizean behin bakarrik egiten edo data zehatzetan, oso oso sanoak ere ez direlako .
Osagaiak
-baso bete ur
-baso bete urun
-gatz pixka pixkatxo bat
-legamina, baina koilara baten punta bakarrik
Has gaitezen
Jarri ura eta gatza lapiko baten berotzen. Bero dagoenean sutik atera eta jarri egurrezko taula baten gainean. Arin arin bota baso bete jrun eta legamina apurre eta egurrezko koilara batekin irabiatu geratu barik. Gero eta zailagoa izango da orea mugitzea. Azkenean grumo bakoa eta ore irmo bat lortuko duzu. Badekozu orea. Tapatu trapu batekin, txurroak egiteko makina prestatzen duzun bitartean.
Sartagin batean berotu olioa eta bitartean makina olioztatu eta joan orea sartzen. Txurroak egiteko makinarik ez badekozue, pastelak egiteko manga bat erabil dezakezue edo orea tortak izengo balitz frijitu (holan eginez gero sardeska batekin pintxatu, eztanda ez egiteko).
Plater batean paperezko serbileta bat jarri eta bertara atera txurroak, olioa zurgatzeko.
Azukrearekin edo gabe jar dezakezue mahaian.
On egin!