Ekintzak Aipagarria

Etxean eta familian egiteko Escape Roomak

Escape areto askok  etxean mota honetako jolasetan ibiltzeko dohako materiala atera dute. Guk honetariko pare bat egin ditugu eta oso ondo daude. Horregatik, artikulu honetan horren berri ematea pentsatu dugu. Hor doaz gure proposamenak:

Jurry ipotxaren altxorra 
The Safe Key Escape Room (www.thesafekey.es) joko dibertigarri hau proposatzen digu. Adin desberdinetara egokituta dago (5-8, 8-10 eta 10-12 urteetarako). Guri pilo bat gustatu zaigu eta txikienak asko gozatu dute jolas hau egiten. Istoriaren helburua Jurry ipotxak gure etxean izkutatu duen altxorra topatzea da. Jolasan zehar pista ezberdinak aurkituko ditugu: logikakoak, matematikoak… Jolasaren hizkuntza gaztelania da. Hona hemen jokoaren linkak:

EL TESORO DEL DUENDE JURRY 5-8 AÑOS

EL TESORO DEL DUENDE JURRY 8-10 AÑOS

EL TESORO DEL DUENDE JURRY 10-12 AÑOS

Altxorraren bila
Baztan Escape Roomek (www.baztanescaperoom.es) euskerazko pista joko entretenigarri hau proposatzen digu. Guk piratez mozorrotuta egin genuen eta oso ondo pasatu genuen. Gainera, pistak aurkitzerakoan pixka bat zaildu genuen bidea (zirkuito ninja pasiluan, tiburoi batzuk ezkatzeko lurrean…). Hemen daukazue jolasteko linka:

ALTXORRAREN BILA

Ginkana pirata 
Escape Castle Adventurek (www.escapecastleadventure.com) etxean egiteko ginkana hau proposatzen digute. Nahi baduzue pirataz mozorrotute ahal duzue egin. Jolasa, Barbablanca pirataren bideoarekin hasten da (Ikusi bideoa) eta helburua pirata honen altxorra aurkitzea da. Jolasaren hizkuntza gaztelania da. Hemen daukazue jolasa eta pistak:

Gincana

Altxorraren bilaketa
La peque factoria piratak Malapataren altxorra topatzeko pista jolasa prestatu du. Jolasa igarkizunez beteta dago eta txikienak hauek asmatu beharko dituzte altxorra aurkitzeko. Jolasaren hizkuntza gaztelania da. Hemen daukazue jokoa:

busqueda-del-tesoro-en-casa-la-pequefactoria

Hogwarts Digital Escape Room
Sydneyk Harry Potterren unibertsoaren inguruan sortu du escape room hau. Hogwarts eskolan gaude jolasean eta lehenengo urteko ikasleak gara. Jolasa ingelesez dago, vaina nahiko erraz ulertzen da.
Enlace al juego.

Euskal Dantzen Escape Rooma
Zigor Irakasle jolas dibertigarri eta kooperatibo hau proposatzen digu. Animatzen zara probatzera?
EscapeRooma

Piratak altxorraren bila
NON DAGO MENDIBURU? escape room birtualak izandako arrakasta ikusirik, Oiartzunaurreako eta Biyurrieneako kideok etxetik jolasteko moduko haur eta familientzako doako escape room bat sortu dute. Pirata familia bateri laguntzeko prest zaudete? Jokoa Hasi.

Escape room on line
Mad Escape Roomek (www.madescaperoom.com) familian on line jolasteko doako escape room bat sortu du. Jolastu nahi duzu?  Klikatu hemen hasteko 

Ondo pasa eta gozatu!