Plan ezinhobe bat aurkezten dizuegu Gernikan edo inguruan bizi bazarete edo umeekin horra joateko asmoa baduzue. Proposatutako ekintza honekin ziur gaude zuen txikiak ez direla aspertuko eta primeran pasatuko dutela bisitarekin, era berean, nagusiek Gernikako monumentu, txoko eta sekretuez gozatzeko aukera izango duzue. Hau dena, Gernikako turismo bulegoak aurkeztu duen ekintza berritzaile biri esker egin dezakegu: 3dko betaurrekoak 360ºko bisitak egiteko eta ‘Marco Topo’ joku interaktiboa.
Gure etxeko txikiekin bigarren hau egin genuen eta egia esan, oso ondo pasatu genuen joko honekin. Lehenik, turismo bulegora joan ginen liburuxka (mapa, erronkak eta denbora-pasak ditu), pegatinak eta kodeen bila. Bigarren pausua www.marcotopo.com web gunera sartu eta emandako kodeak sartzea da. Partida hasten da.
Jokua Topo Loco maltzurrak bahituta dituen Flopis izeneko pertsonaiak askatzean datza. Horretarako gure txikiek, jokuan Marco Topo eta Marta, bere arrebarekin batera, mapan seinaleztatuta dauden puntuetara joan, bertan proposatutako galderei zuzen erantzun eta eranskailua itsatsi beharko dute proba bakoitzean.
Azkenean, ia konturatu Gabe Gernika osoan zehar ibili ginen eta asko ikasi genuen herrialde honi buruz. Benetan horrela Gernika ikusteak pena merezi du. Gure txikiek oso oso ondo pasatu zuten eta seguruenik berriz egingo dugu.