Berriak

Funikularra dohainik 6 urterarte

6 urtetik beherako umeek dohainik bidaiatu dezakete Artxandako funikularrean 2017ko urtarrilaren 1etik. Bilboko udalak, ordaintzeko beharrezkoa den adina lautik sei urtera altxatu du. Ekimen positiboa dugu hau, batez ere, plazer bat delako Artxandako bistaz, naturaz eta umeen-parkeetaz gozatzeko. Funikularraren ordutegia 7.15etatik 22.00etara lan egunetan eta 8.15etatik 22.00etara jai egunetan.