Behin jatetxe batean ganba eta porru pastel bat probatu nuen eta pila bat gustatu zitzaidan. Orduztik buruan izan dut etxean horrelakoren bat egitea. Gaur, nire semearekin bat egitea erabaki dut. Errezeta Youtuben dauen Cuuking kanaletik hartu dugu. Oso pastel goxoa da eta oso erraza egiteko. Gainera, dakizuenez, nire seme txikiari asko gustatzen zaio sukaldatzea eta pilo bat disfrutatu du porruak eta ganbak ebakitzen.
Hemen duzue errezeta, familian sukaldatzen animetan bazarete.
Osagaiak:
200 gr porru
100 gr gamba
Hojaldrezko ore bat
100 ml esnegaina
40 gr gurina
Sesamo apur bat
Esne apur bat
Gatza
Has gaitezen…
1.- Lehenengo eta behin porruak eta ganbak zatituko ditugu.
2.- Gurina sartagin batean urtu eta porrua bota ‘potxatu’ arte. Siku geratzen bazaizue ur pixka bat bota al diozue.
3.- Porrua eginda dagoenean, esnegaina bota eta mugitu su txikiarekin.
4.- Ganbak bota, mugitu dena eta utzi hotzitzen.
5.- Hojaldrezko orea zabaldu eta hiru zati berdinetan zatitu. Gogoratzen zarete zelan egiten genuen palmerekin? Gero alde bakoitzena zentimetro biko tartea markatu. Pausu hau egiteko behean duzuen loturan sakatu bideoan hobeto ikusteko.
6.- Lehen egindako masa jarri hojaldrearen barnean eta trentza bat izango balitz bezala, joan izten hojaldrea.
8.- Behin trentza eginda, margoztu esnearekin, bota sesamo apur bat eta labera sartu 25-30 minutuz 200 gradutan.
Guri asko gustatu zaigu errezeta eta espero dugu zuen gustokoa ere izatea.
Cuuking-ek egindako errezetaren bideoa ikusteko egin klik HEMEN.