Berriak

Gaztetxoak uhinetan

Cadena SER Euskadi eta UNICEF Comite Pais Vasco elkartu egin dira uhinetan haur eta gazteen partaidetza bermatuko duen eremu baten sorreran. Generacion Z, gazteen ahotsa, izango da umeek duten adierazpen askatasunari bidea emango dion irrati programa. Bertan gaztetxoak arduratzen dituen gaur egungo gaiak aztertuko dira, hala nola, komunikazio bide berriak, denborapasa modu berriak, edertasun kanonak haurtzaroan, etorkin eta errefuxatuen egoera etab.  Programak Nortxu Martinez de la Serna kazetariak gidatuko ditu, 20 minutu inguruko atal tematikoz osatuko dira eta Facebook. twiter eta Instagramen iragartzeaz gain www.cadenaser.eus web guneko podcast atalean  eta baita Cadena SER mugikorrerako aplikazioan egondo dira eskuragarri. Generacion Z programaren entzuleak aditu baten ikuspuntua izango du, gaiak bideratu eta informazioa eta kontextua finkatuko dituena, eta honen inguruan 11 eta 17 urte bitarteko umeen burutapen eta eritziak.