Irakurketak, umearen hezkuntzan duen eraginari buruzko artikulu bat heldu zaigu eta zuekin partekatu nahi dugu. Berez irakurtzea plazer bat da, baina gainera umeentzako onura piloa badauka, gure seme-alabei ohikotasun hau ez erakusteko aitzakia gutxi geratzen zaigu .
Has gaitezen, irakurketak umeen gainean honako eragin positiboak ditu:
Psikologikoak:
– Kreatibitatea, irudimena eta fantasia areagotzen ditu
– Desio psikologikoa betetzen du
– Bere barne mundua eta kreatibititatea aberasten ditu
– Sensibilitatea estimulatzen du
– Esparru kritikoa lantzen du
– Barne gatazkak konpontzen laguntzen dio
– Beldurrak, kezkak… gainditzen laguntzen dio
– Autoestimua lantzen du
– Ohikotasunak sortzen ditu
– Hasten laguntzen dio
Intelektualak:
– Mundua eta errealitatea hobeto ezagutzen laguntzen dio
– Ikasteko informazio tresna ezin hobea da
– Interesa sortzen du
– Erreflexiora darama
– Bere galderei erantzuna ematen laguntzen dio
– Mentalki aberastu eta egituratzen du
– Kontzentrazioa, memoria, atentzioa… estimulatzen ditu
Afektiboak:
– Gurasoekiko erlazioa eta komunikazioa hobetzen du
– Formazio emozionala sortzen laguntzen du
Sozialak:
– Gizakien arteko harremanak ulertzen laguntzen du
– Portaerak eta rolak erakusten ditu
Hizkuntzan:
– Komunikazio gogoak betetzen ditu
– Hizkuntza aberasten du
– Ulermena eta hizkuntzaren espresioa garatzen du
Perzeptiboak:
– Perzepzio sensitibio guztiak estimulatzen ditu (ikusmena, entzumena, ukimena…)
Estetikoak:
– Kapazitate estetiko eta artistikoa lantzen du
Etikoak:
– Bestearekiko tolerantzia, ulermena eta errespetua garatzen ditu