Sukaldean

Hiru Txokolatezko Tarta

Tarta hau oso osos goxoa da eta oso oso erraza egiteko. Errezeta honekin ziur arrakasta izango duzuela.

Osagaiak:
150 gr txokolate beltza
150 gr txokolate zuria
150 gr txokolate esnearekin
600 ml esnea
600 ml esnegaina likidoa
3 sobre kuajada hautsetan
digestive motatako gailetak
100 gr gurina

Beheko partearekin hasiko gara. Horretarako gailetak txikituko ditugu eta gurinarekin (30 minutuz mikroondan jarri urtzeko) nahastuko ditugu. Nahastu eta gero, molde batean zabaldu eta frigorifikoan gorde, gogortzen joateko, hurrengo kapa egiten dugun bitartean.

Lehenengo kapa nahi dugun txokolatearekin has genezake. Kapa guztiak egiteko prozesua berdina da, aldatzen den bakarra txokolate mota da. Hasteko 200 ml esnegai berotuko ditugu 100 ml esnerekin. Aldi berean, kuajada sobre bat 100 ml esnerekin nahastuko dugu. Esnea eta esnegaina oso bero daudenean, txokolatea botako dugu zati txikietan eta urtu arte nahastuko dugu. Txokolatea urtuta dagoenena, a parte daukagun kuajada eta esnea botako dugu eta gelditu barik nahastuko ditugu, 3 bat minutuz. Frigorifikotik moldea aterako dugu eta txokolatea botako dugu gaileta basearen gainetik. Berriro sartuko dugu frigorifikora eta bigarren txokolatea egiten hasiko gara, aurreko prozedura guztia errepikatuz.

Bigarren txokolate kapa moldera botatzerakoan kontuz ibili eta erabil ezazu espatula edo goilara handi bat, beheko kapa ez zulatzeko.

Tarta guztia daukagunean 8 orduz utzi beharko dugu hotzetan jan baino arinago. Gainetik nahi dugun bezala apaindu dezakegu. On egin!