Berriak Topak

La Cuadri del Hospi Gunea

‘La Cuadri del Hospi’k ‘HospiGunea’ izeneko esparrua zabaldu du Gurutzetako ospitalatik gertu. Konkretuki, lokala Grupo Juan XXIII, 7 planta baxua 1D helbidean kokatzen da. ‘Hospi Gunea’ esparru egoki eta eroso bat da non familiek eta gaixoek, tratamentu eta kontsulta bitarteko denbora luzeak pasatzeko aukera izango duten. Gaur egun, ospitalaren barnean ez dago horrelako lekurik. Esparru hau eraikitzeko ideia ‘La Cuadri del Hospi’ osatzen duten familiek bizitako esperientzian oinarrituta dago.