Sukaldean Topak

Hojaldre, txia eta linozko palmeratxoak

Txikiekin erraz erraz egiteko errezeta bat esango dizuegu. Umeek bakarrik egiteko modukoa da eta oso goxoa.

Osagaiak:
-Hojaldrea (edozein supermerkatutan eros daiteke)
-Panela
-Gurina (oso gutxi)
-Lino eta txia (txiki txiki eginda)
-Txokolatea (aukeran)

Has gaitezen:
Jar ezazu labea berotzen 200 gradutan.
Orea zabaldu eta bota panela gainetik. Errodillo batekin itsatsi panela orean. Eman buelta oreari eta margotu gurin pitin batekin (gurina arinago mikroondasen barruan sartu 30 segundu urtzeko). Bota gainetik panela, txia eta linoa eta errodiloarekin itsastu dena hojaldrera.  Orea zatitu erditik baina egin soilik marka bat, ez ebaki. Egin beste marka bat erditik beste alde bietan ere. Orain tolestu alde batetik orea lehenengo markararte. Beste aldeko muturrarekin egin berdina. Orain muturretik hartu orea eta erdian dagoen marraraino tolestu eta beste aldearekin berdina egin, Batu alde biak bata bestearen gainean eta lavan batekin 1 zmko zabalera duten korteak egin. Jarri laberako baliogarria den paper gainean, vaina utzi distantzia apur bat euren artean. Labean sartu 15 minutu eta ikusiko duzu zelan handitzen doazen eta ezagutzen ditugun palmeren itxura hartzen duten. Denbora pasatzen denean, atera eta utzi hozten. Nahi baduzue txokolatea bota dezakezue gainetik, zuen gustura. On egin!