Sukaldean Topak

Kalabazinezko kaneloiak

Egia esan inoiz ez zitzaidan burutik pasatuko errezeta hau egitea, baina Judith Herrera Nutrición & Kinesología esan zidan egiteko eta ez naz damutzen. Oso oso goxoa dago eta gainera umeekin egin dugu eta oso dibertigarria izan da. Animatzen bazareten egiten hemen daukazue errezeta:

Osagaiak:

• Kalabazine

• Azenarioak

• Tipula

• Tomatea

• Perretxikoak

• Esparrago berdeak

• Brokoli apur bat

• Betxamela (guk supermerkatukoa erabili dugu, baina jatorrizko errezeta betxamel veganoarekin egiten da (zentenozko irina, oliva olioa, esne begetala, gatza, pimienta eta intxaur moskatua).

Has gaitezen:

-Lehenengo eta behin, kalabazina garbitu, zuritu eta tira zabaletan ebaki behar duzue. Holan daukazuenean, lapiko baten egosi ura eta gatzarekin pixka bat biguntzeko. Minutu batzuk eduki soilik.

-Berdura guztiak garbitu eta txiki txiki zatittu. Sartagin batean potxatu eta azkenik, betxamel apurre bota.

-Kalabazin tirak bete berdurakin eta bildu.

-Laberako balio duen plater batean jarri betxamel apur apur bat eta gainean jarri kalabazin kaneloiak. Bota betxamel apur bat eta enmental gazta.

-Sartu labera, 200 gradutara, gaztaia urtuta dagoen arte.

On egin!!