Eskulanak Topak

Kolonia, gatz eta labanda olioa

Duela egun batzuk aittitten baserritik labanda bildu genuen etxean kolonia egiteko. Emaitza ezin hobea izan da: oso usain ona du eta oso freskagarria da.

Prozesua honakoa izan zen: Labanda batu, birrindu mortero batean eta bota lapiko batera ur distilatuarekin eta alkoholarekin, proportzio berean. Utzi 10 egunez atseden hartzen potean argirik sartzen ez den leku batean eta egunero mugitu pixka bat. 10 egun igarota, iragazi kafe iragazki batera, bota perfumea botila batera eta listo! Oso erraza da, oso freskagarria eta usain bikaina du.

Labanda olioa
Gainera, koloniarako labanda biltzen duzunean aprobetxatu, nahi baduzu, pixka bat gehiago hartzeko olioa ere egiteko. Prozesua erraza da: loreak birrindu eta oliba olioan sartu 20-40 egunez. Guk 25 egun izan ditugu. Ondoren, olioa iragazi behar duzu kafe iragazki baten laguntzaz, bota poto batera eta listo.

Olio hau oso ona da, propietate lasaigarriak, bakterianoak eta antifungikoak dituelako. Zauriak eta erredurak sendatzeko balio du eta intsektuen ziztadak hobetzeko ere erabiltzen da. Laburbilduz, %100 bitxi naturala da.

Labanda gatza
Beste aukera bat, labanda gatzak egitea da. Horretarako itsas gatz lodia, kolorantea, labanda olioa eta labanda lorak beharko dituzu. Dena nahastu eta 5 egun itxaron dena ondo nahasteko.