Eskulanak

Paperezko txoriak

Ekintza hau oso erraza da umeekin egiteko. Hauxe da beharko duzun materiala:
– Koloreetako kartulinak
– Artaziak
– Pegamentua
– Hari edo soka zati bat
– Pegatina borobilak

Lehenik eta behin kartulinan borobil bat marraztu eta ebaki. Beste kartulina batean gure txoriaren hegoak marraztuko ditugu, horretarako hosto baten forma marraztu dezakezue, beheko irudian ikusten den bezala. Hirugarren kartulina batean burua (hemen begiak jarriko ditugu) eta mokoa marraztuko ditugu (ikusi beheko irudian zelan egin dugun). Itsatsi hegoak eta burua kartulina borobilaren gainean eta gero erditik tolesto. Erdian zulo txiki bat ein eta soka jarri. Nahi baduzu egindako prozesua errepika dezakezu neurri ezberdinetan, ama eta txori txitak egiteko. Polita geratu da ezta?