Txikizientzia

Puxika magikoa

Esperimentu hau oso erraza da eta txikiak harrituta geldituko dira. Egin ahal izateko ondorengo materiala beharko duzu: botila bat, ozpina, bikarbonatoa eta puxika bat.  Esperimentuarekin hasteko ozpin apur bat bota beharko duzu botilara. Ondoren, globoaren barruan bikarbonato apur bat sartu. Jarri puxika botilan kontuz kontuz, eskatu umeari puxikari buelta emateko eta ikusiko duzue zelan puxika bakarrik puzten den. Zoragarria!

AZALPEN ZIENTIFIKOA
Ozpina eta bikarbonatoa nahastean gertatzen den erreakzio kimikoak karbono dioxidoa (CO2) izeneko gasa isurtzen du. Gasen ezaugarri berezienetako bat da aurkitzen diren espazio guztia betetzen ohi dutela. Kasu honetan, karbono dioxidoak botilarena baino bolumen handiagoa hartzen du eta globoa puztu egiten du.