Urdaibaik ibilbide oso politak eskaintzen dizkigu familian gozatzeko. Oraingoan, Gernikatik Belendizera doan ibilbide zirkular bat ekarri dizuegu, oinez, haurraren gurdiarekin edo bizikletaz egin dezakezuena. Ibilbidea familia guztiarentzat egokia da. Guk ez genuen ezagutzen eta, egia esan, onerako harritu gaitu. Ibilbideak 6 kilometro inguru ditu eta Gernikako Olesko auzoan hasten da. Lorategietan dagoen aparkalekuan utz dezakezue […]
Etiketa: bizkaia
Arrolako Oppiduma
Urdaibai inguruan,familian egiteko ibilaldi zoragarri bat proposatzen dizuegu: Arrolako oppiduma. Esperientziaz gozatzeko, lehenik, Arrolagunetik, Arrrolako aztarnategi arkeologikoaren interpretazio zentrotik, pasatzea gomendatzen dizuegu, eta gero Arrola mendira igotzea bertan dauden aztarnak ikusteko. Txikiek askoz hobeto ulertuko dute harresien eta bertan aurkituko dutenaren esanahia, eta askoz gehiago gozatuko dute txangoaz. Arrolagunea Arratzuko erdigunean, kultur etxean, Arrrola aztarnategi […]
Gerrikaitzetik Ziortzara
Etxetik hurbil leku zoragarriak ditugu eta askotan, eztakigu. Hauxe da, hain zuzen, proposatzen dizuegun txango honekin gertatu zaiguna. Gerrikaitzetik Ziortzako kolegiatara helduko gara oraingoan. 4 km ( joan eta etorri) dituen txango bat da, Lea ibaiaren ondotik igarotzen dena. Ibaiaren bazterrean txoko ederrak aurkituko ditugu, ur jauziak, putzuak… dena baso berde batez inguratuta. Bidea erraza […]
Bizkaiko natur zientzien museoa
Mañarian, Urkiolako portuaren magalean, Bizkaiko natur zientzien lehen museoa aurkitzen da: Hontza Museoa. Oso leku berezia da eta bertan, naturaren edertasuna eta handitasuna erakusten duten era guztietako aleak aurki ditzakegu, munduko hondar ezberdinetatik bost kontinenteetako animalietaraino. Museo hau Enrike Huertaren, bere sortzailearen, ametsa da. 50 urte baino gehiago ikertzen eta informazioa biltzen ibili ondoren, 43.000 […]
Hegaztien aireportua Urdaibain
Urdaibai Bird Center bisita oso gomendagarria da familian egiteko. Eraikin osoa era original batean eginda dago, benetako aireportu bat izango balitz bezala. Bertako langileek oso harrera ona egin ziguten eta gure bisitarako behar genituen tresneria guztia eman ziguten: audiogia, prismatikoak, mapa bat… Bisita osoa jolas bat bezala antolatuta dago. Enara batzuk, jarraitu behar dugun bidea […]
Armintzatik Gorlizera kostatik
Ikuspegi harrigarriak dituen txango bat proposatu nahi dizuegu. Bidea oso polita da, nahiz eta pixka bat luzea izan ume txikiekin bazoazen (8 km inguru), hala ere aukera dago behin Itsasargia ikusita, bidelabur bat hartzeko. Txangoa Armintzan hasten da. Herritik irteten den baso bide batetik joango gara Ermua mendiaren tontorrera. Ibilbidea hasi eta metro gutxira Armintzako […]