Urdaibaik ibilbide oso politak eskaintzen dizkigu familian gozatzeko. Oraingoan, Gernikatik Belendizera doan ibilbide zirkular bat ekarri dizuegu, oinez, haurraren gurdiarekin edo bizikletaz egin dezakezuena. Ibilbidea familia guztiarentzat egokia da. Guk ez genuen ezagutzen eta, egia esan, onerako harritu gaitu. Ibilbideak 6 kilometro inguru ditu eta Gernikako Olesko auzoan hasten da. Lorategietan dagoen aparkalekuan utz dezakezue […]
Etiketa: bizkaia umeekin
Bizkaiko natur zientzien museoa
Mañarian, Urkiolako portuaren magalean, Bizkaiko natur zientzien lehen museoa aurkitzen da: Hontza Museoa. Oso leku berezia da eta bertan, naturaren edertasuna eta handitasuna erakusten duten era guztietako aleak aurki ditzakegu, munduko hondar ezberdinetatik bost kontinenteetako animalietaraino. Museo hau Enrike Huertaren, bere sortzailearen, ametsa da. 50 urte baino gehiago ikertzen eta informazioa biltzen ibili ondoren, 43.000 […]
Biodibertsitatearen dorrea
Busturian, Urdaibai erreserbaren erdian, Madariaga dorretxea aurkitzen dugu. Eraikin berezi honetan Ekoetxea Urdaibai zentroa kokatzen da, guretzako ezinbesteko leku bat, batez ere neguan edo egun euritsuetan. Itzelezko paisaia batez gozatzeaz gain, Ekoetxearen egitarauaren barnean beti aurkitzen ditugu familia osorako tailerrak. Ekintza guztiak, era batera edo bestera inguratzen gaituen ondare naturalarekin eta kulturalarekin erlazionatuta daude eta […]
Egiptoren zati bat Bilbon
Maiatzaren 9rarte, Deusto Expo Centerrek (Blas de Otero, 54 baxua) ‘Egiptoko Jainko eta Erregeak’ erakusketa aurkezten digu. Egia esan, erakusketa honetara joateko irrikitan geunden, etxeko txikiei Egiptoko gaia asko gustatzen zaielako. Pilo bat gauza ikasi ditugu kultura honi buruz eta momentu batez, benetako Abu Simbel tenpluaren barruan gaudela sentitu dugu, pasada bat izan da. Honez […]