Ekintzak

Muztio tailerra familian

Urrikoko asteburuetan, Sagardoetxeak sagar muztioa egiteko aukera eskaintzen die familiei. Haur nahiz helduek sagarrak kizkiarekin bildu, pisoiekin txikitu, prentsatu eta egindako sagar muztioa dastatzeko aukera izango dute. Gainera, familia bakoitzak sagar muztio botila bat etxera eramaten du, txikiek egindako etiketa batekin. Esperientzia osoa ordu bateko iraupena du, baina bizi garen egoera dela eta, guk nahi […]

Txangoak

Bizkaiko natur zientzien museoa

Mañarian, Urkiolako portuaren magalean, Bizkaiko natur zientzien lehen museoa aurkitzen da: Hontza Museoa. Oso leku berezia da eta bertan, naturaren edertasuna eta handitasuna erakusten duten era guztietako aleak aurki ditzakegu, munduko hondar ezberdinetatik bost kontinenteetako animalietaraino. Museo hau Enrike Huertaren, bere sortzailearen, ametsa da. 50 urte baino gehiago ikertzen eta informazioa biltzen ibili ondoren, 43.000 […]

Ekintzak

Hegaztien aireportua Urdaibain

Urdaibai Bird Center bisita oso gomendagarria da familian egiteko. Eraikin osoa era original batean eginda dago, benetako aireportu bat izango balitz bezala. Bertako langileek oso harrera ona egin ziguten eta gure bisitarako behar genituen tresneria guztia eman ziguten: audiogia, prismatikoak, mapa bat… Bisita osoa jolas bat bezala antolatuta dago. Enara batzuk, jarraitu behar dugun bidea […]

Ekintzak Topak

Biodibertsitatearen dorrea

Busturian, Urdaibai erreserbaren erdian, Madariaga dorretxea aurkitzen dugu. Eraikin berezi honetan Ekoetxea Urdaibai zentroa kokatzen da, guretzako ezinbesteko leku bat, batez ere neguan edo egun euritsuetan. Itzelezko paisaia batez gozatzeaz gain, Ekoetxearen egitarauaren barnean beti aurkitzen ditugu familia osorako tailerrak. Ekintza guztiak, era batera edo bestera inguratzen gaituen ondare naturalarekin eta kulturalarekin erlazionatuta daude eta […]

Aipagarria Txangoak

Azpeitiako Burdinbidearen Euskal Museoa

Gure familiako kide askok trenbideetan lan egin dutenez, bisita hau nahi eta nahi ez egin behar genuen. Asko kostatu zaigu, baina azkenean bisitatu dugu Azpeitiako Burdinbidearen Euskal Museoa. Museo honek Europako trenbide bildumarik hoberenetariko bat dauka, mota guztietako ibilgailuekin: lurrun, diesel eta elektrikoak diren lokomotorak, automotoreak eta bagoi mota desberdinak. Horrez gain, Euskadiko makina-erreminta multzo […]

Eskulanak Topak

Egurrezko argazki inpresioak

Teknika hau probatzeko goguekin genbiltzan. Tutorial asko ikusi eta gero, azkenean animatu gara egitera. Pazientzia eta mimo asko behar ditugu ondo irteteko, baina behin hasita guri asko gustatu zaigu. Egiteko ondoko materialak beharko dituzue: -Egurrezko kutxa bat -Argazki baten fotokopia papelean -Kola zuria egurrerako -Spray bat urarekin -barniza PROZESUA: 1- Kola zuriarekin margotu argazkia jundo […]

Sukaldean

Kinoa pizza

Pizza ‘osasuntsu’ eta ezberdin bat egitea proposatzen dizuegu txikiekin egiteko: kinoa pizza. Osagaiak -200gr kinoa -60 ml ura -Gatz koilara txiki 1 -1 gr oreganoa -2 koilara handi oliba olioa Comenzamos: 1.- Kinoa ondo garbitu eta ur berotan utzi 30 minututa. Kinoa ondo estali urarekin. 2.- Behin denbora pasata, garbitu berriz kinoa eta utzi ura […]

Hemeroteca

Egiptoren zati bat Bilbon

Maiatzaren 9rarte, Deusto Expo Centerrek (Blas de Otero, 54 baxua) ‘Egiptoko Jainko eta Erregeak’ erakusketa aurkezten digu. Egia esan, erakusketa honetara joateko irrikitan geunden, etxeko txikiei Egiptoko gaia asko gustatzen zaielako. Pilo bat gauza ikasi ditugu kultura honi buruz eta momentu batez, benetako Abu Simbel tenpluaren barruan gaudela sentitu dugu, pasada bat izan da. Honez […]

Ekintzak Topak

TopaBermeo: Asmamena, turismo eta dibertsioa familia osoarentzat

Atsegin al zenukete bizipen berezi, dibertigarri eta konstruktibo bat? Katokalek eskeiniko digu bada, Bermeon, Urdaibain goza dezakegun lehen “Escapevillage” jolasa: TopaBermeo. Zertan datzan? Gure lana, Katokaleko maskota den Beka katuak galdu dituen giltzak berreskuratzea da. Giltz hauek gabe, ezingo dugu San Juan pasabidea zeharkatu eta beraz, herrian harrapaturik geratuko gara betirako… Gure askatasunera eramango gaituen […]

Aipagarria Txangoak

Ezagutu Gernika Marco toporekin

Plan ezinhobe bat aurkezten dizuegu Gernikan edo inguruan bizi bazarete edo umeekin horra joateko asmoa baduzue. Proposatutako ekintza honekin ziur gaude zuen txikiak ez direla aspertuko eta primeran pasatuko dutela bisitarekin, era berean, nagusiek Gernikako monumentu, txoko eta sekretuez gozatzeko aukera izango duzue. Hau dena, Gernikako turismo bulegoak aurkeztu duen ekintza berritzaile biri esker egin […]