Urdaibaik ibilbide oso politak eskaintzen dizkigu familian gozatzeko. Oraingoan, Gernikatik Belendizera doan ibilbide zirkular bat ekarri dizuegu, oinez, haurraren gurdiarekin edo bizikletaz egin dezakezuena. Ibilbidea familia guztiarentzat egokia da. Guk ez genuen ezagutzen eta, egia esan, onerako harritu gaitu. Ibilbideak 6 kilometro inguru ditu eta Gernikako Olesko auzoan hasten da. Lorategietan dagoen aparkalekuan utz dezakezue […]
Etiketa: urdaibai
Arrolako Oppiduma
Urdaibai inguruan,familian egiteko ibilaldi zoragarri bat proposatzen dizuegu: Arrolako oppiduma. Esperientziaz gozatzeko, lehenik, Arrolagunetik, Arrrolako aztarnategi arkeologikoaren interpretazio zentrotik, pasatzea gomendatzen dizuegu, eta gero Arrola mendira igotzea bertan dauden aztarnak ikusteko. Txikiek askoz hobeto ulertuko dute harresien eta bertan aurkituko dutenaren esanahia, eta askoz gehiago gozatuko dute txangoaz. Arrolagunea Arratzuko erdigunean, kultur etxean, Arrrola aztarnategi […]