Berriak

Ume jaio berrien gauzen mailegua

Familia batera ume jaio berria heltzeak zenbait gastu ekonomiko eragiten ditu, umeentzako artikuluak erosi beharra, besteak beste. Bizkaiko Gurutze Gorriak, errealitate horretaz jabetuta, ume jaio berrientzako artikuluen doako mailegu zerbitzua eskaintzen die gizarte zaurgarritasun egoeran dauden familiei. Sarri askotan, familia horiek guraso bakarrekoak izan ohi dira.

Zerbitzu horrek, batez ere ume jaio berrientzako artikuluak lagatzea jasotzen du, bainuontziak, haur-aulki altuak, sehaskak, motxila eramangarriak, hamakak, paseatzeko aulkiak eta kotxeak, besteak beste, eta Gurutze Gorriaren Gernikako, Bermeoko, Arratiako eta Nerbioi Bailarako Batzarretan eskaintzen da. Orain arte, 136 artikulu laga zaizkie gastu horiei aurre egin ahal izateko baliabide ekonomiko urriak dituzten familiei. Familia hartzaileen egoera ezagutzeko, Gurutze Gorriko taldeek familien balorazioa egiten dute, eta egoera zaurgarrian dauden familiei zuzendutako arreta programaren barruan geratzen dira.

Dohaintzak

Egoera onean dauden ume jaio berrientzako artikuluen dohaintzan parte hartu nahi duten pertsonak harremanetan jar daitezke Gernikako (tel. 94.625.19.88) Bermeoko (tel. 94.688.36.16) Arratiako (tel. 94.673.62.62) eta Nerbioi Bailarako (tel. 94.426.37.30) Batzarrekin, edo artikuluak zuzenean eraman ditzakete bulegoetara.