Azaroaren 1etik 4ra ‘Lea Artibai Fest’ ospatzen da. Lea Artibai eskualdea ezagutzeko egitarau ezinhobea eskaintzen digute antolatzaileek. Gainera, ekintza guztiak doakoak dira eta bertako gastronomia dastaketa batekin osatzen dira bisitaldiak. Partehartzeko beharrezkoa da aurretiaz izena ematea www.leaartibaiturismo.com webgunean edo 94 616 90 88 (9.00-17.00) telefonoan.
Egitaraua honako da:
Osteguna, Azaroak 1:
11.00-13.00 ONDARROA
Ondarroako alde zaharrera bisita gidatua eta bertako produktuekin egindako pintxoen eta txakoliaren dastaketa Sutargin.
Ostirala, Azaroak 2:
11.00-13.15 MARKINA-XEMEIN
Ginkana familiarra eta bertako produktuen dastaketa Antsotegi hotelean.
Larunbata, Azaroak 3:
11.30-13.00 MENDEXA
Marierrota interpretazio zentrora bisita gidatua eta talo tailerra.
16.30-18.00 LEKEITIO
Santa Catalina Itsasargiko interpretazio zentrora bisita gidatua eta Jon Bixenterekin bertako produktuen dastaketa.
Igandea, Azaroak 4:
11.00-12.30 LEKEITIO
Lagar de Sosoaga eta Alde zaharrera bisita gidatua eta bertako produktuen dastaketa Mikel Garaizabalekin Palacio Uribarren Hotelean.