Hemeroteca

Kontukantari

Ekainaren 24ean 12.30etan Durangoko Plateruena Antzokiak ‘Kontukontari2’ antzezlana aurkezten digu Nanu, Granu eta Kanutorekin. Txotxongiloekin egindako antzerki kontzertu honek, oroimenean ditugun hamar abesti berrikusten dizkigu oraingoan: Haurtxo polita, Axuri beltza, Aldapeko, Ikusi mendizaleak, Loretxo bat, Baratze bat, Kolpe kolpeka, Guk euskaraz, Furra furra eta Arratsalde honetan. Betiko euskal kantak erritmo ezberdinetara eramaten dituzte; nagusiek ahaztu ez ditzaten eta txikiek ikas ditzaten.