Urriaren 14ra arte Getxoko antzerki jardunaldien 36. edizioa ospatzen da. Aurten genero guztien eta publiko mota guztientzako hamabi antzezlan eskainiko dituzte, horietako bost haurrentzat izango direlarik. Saio guztiak Algortako San Nikolas plazan eta Areetako Andrés Isasi Musika Eskolan izango dira. Haurrentzako antzezlanen artean honexek izango ditugu: «Supituki» pailazo-ikuskizuna, «DJ Porru» erromeria, «Kalean otso, etxean» lan […]