Apiralen 28an Maz Basauri programaren barnean, Txiki Maz ekitaldia ospatuko da. Jardunaldia 12.30etan hasiko da Arizgoiti plazan Play ‘N’ Kids-en hiru tailerrekin eta Ciscar DJren musikarekin.
Musika pintatu: Rock-a koloreztatu
Lehenengo tailerrean txikiek rock-aren historiako talde garrantzitsuenak ezagutuko dituzte euren disko ospetsuenen azalak koloreztatuaz.
Nire lehen tatuajea
Tatuaje hauen diseinuak hain dira erakargarriak seme-alabarekin ilaran jarriko zarela zuri ere bat jartzeko.
Rockstar makillajea
Bilakatu zaitez rock izar! Haur bakoitzak bere rockstar gogokoenaren makillajea aukeratuko du: Kiss, Björk, REM…
Ciscar DJ
Musika zale, Bilboko gauaren aztoratzaile (Ambigú, Fever, Momo…) bere saioak eklektizismo hutsa dira: pop eta rock klasikoetatik abiatu eta egungo indie edo dance-eraino. Txiki MAZen inoiz izan duen publiko zorrotzenetarikoa izango du aurrean.
Play ‘N’ Kids-en tailerrak eta Ciscar DJren saioa amaitzean, Txiki MAZ Rock Bandak hartuko du lekukoa. Egun honetarako bereziki osatutako talde potentea, Guillermo Hormaeche (Fastuosos de La Ribera-ko kide ohia, kitarra), Nacho Uribe (Five Direction oiha, kitarra eta ahotsa), Lander Moya (Zodiacs, Sonic Trash, baxua) eta Asier Gurruchagak (Zodiacs, Paralíticos del Ritmo, bateria) osatutakoa. Cyntiaren laguntza izango dute ahotsetan eta, beste batzuen artean, Tina Turner, The Beatles, The Who, Jackson Browne edo George Harrison-en arrakastak joko dituzte.
Informazio gehiago www.mazbasauri.com