Hemeroteca

Musika familian ‘Kristalezko Kioskoa’ programarekin

Andrés Isasi Musika Eskolak eta Kultur Etxeak, musika eta kultura sustapenerako Stereosonik elkartearekin elkarlanean, «Kristalezko Kioskoa» programa antolatu dute. Ekimen horrek familia osorako goizeko kontzertuak hartuko ditu, bertoko talderen eskutik, eta baita haurrentzako tailerrak ere. Horiek guztiak bost asteburutan zehar izango dira, maiatzetik urrira, Algortako Musika Eskolako Kristalezko Kioskoan, 12:00etatik 14:00etara, eta doakoak izango dira. […]

Hemeroteca

Txiki Maz

Apiralen 28an Maz Basauri programaren barnean, Txiki Maz ekitaldia ospatuko da. Jardunaldia 12.30etan hasiko da Arizgoiti plazan Play ‘N’ Kids-en hiru tailerrekin eta Ciscar DJren musikarekin. Musika pintatu: Rock-a koloreztatu Lehenengo tailerrean txikiek rock-aren historiako talde garrantzitsuenak ezagutuko dituzte euren disko ospetsuenen azalak koloreztatuaz. Nire lehen tatuajea Tatuaje hauen diseinuak hain dira erakargarriak seme-alabarekin ilaran […]

Hemeroteca

Abordatzera!

Apirilaren 13, 14 eta 15ean Etxebarrin Pirata Merkatu bat ospatzen da. Ekitaldi original honek txikientzako ekintza ugari aurkezten ditu programaren barnean. Besteak beste, magia, ipuinkontalariak, kale antzerkia, pirata kanpamentu bat… Hamen daukazue egitarau osoa. Prest abordatzerako? Apirilak 13 17:00 Piraten itsasontziaren iritsiera merkatura. Kale antzerkia. 18:00 Magia ikuskizuna 19:00 “Altxorraren bilaketa” antzerki partehartzailea. Gure antzezlariek […]

Hemeroteca

Allegro Vivace, ABAO Txikirekin

Maiatzaren 26 eta 27an Arriaga antzokian ‘Allegro Vivace’ ikuskizuna izango da. Haurrentzako opera honek ABAO TXIKI programaren denboraldiari amaiera emango dio. Operan hasi nahi dutenentzat Comediants taldeak sortutako ikuskizun hau ezinbestekoa bihurtzen da. Bertan Monteverdi, Purcell, Mozart, Rossini, Donizetti, Berlioz, Verdi, Bizet eta Puccini-ren musika ezagutaraziko digute. Emanaldiak hurrengoak izango dira: 18.00 (26an) eta 12.00 […]

Hemeroteca

Barakaldoko udalekuak

Barakaldoko Udalak berriro abiarazi ditu udalekuak, eta aurten, plaza kopuru handiagoa eskainiko du, 700 hain zuzen. Udalekuetako parte-hartzaileek uztailean ingelesezko jarduerak ere izango dituzte. Udalekuetan izena emateko epea datorren astelehenean, apirilak 16, zabalduko da apirilaren 27ra arte Barakaldoko kultur etxeetan, Gaztebulegoan edo Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan -HAZ. Ekimena uztailean burutuko da eta txanda bi egongo dira, […]