Maiatzaren 3, 4 eta 5ean Zorrozako Klown Jaialdia ospatzen da Azoka parkean, Udaltegian eta auzoko liburutegian. Erakusketa eszenikoak ospe handiko lau konpainiaren partaidetza izango du, Euskal Herriko bi, Cia. Nogusano eta Shakti Olaizola, Danimarkako Lotta & Stina eta Argentinako Cia. Levelibular.
Programazioa ostegunean -maiatzak 3- hasiko da, arratsaldeko 18:00etatik aurrera, Zorrotzako Udal liburutegian Idoia Sánchez Artiedak, “Ah Ze komeria!” ikuskizunarekin, familia osorako eskainiko duen ipuin-kontalari saioarekin. Inaugurazio jardunaldi horri amaiera emateko, Zinebiklub saioa egongo da Zorrotzako Udaltegian, arratsaldeko 19:30etik aurrera, Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialditik – ZINEBItik igaro diren umorezko film laburren erakusketarekin.
Ostiralean –maiatzak 4–, programak saio bikoitza jasoko du 18:30ean eta 19:30ean, Azokako Parkean. Lehenengo Shakti Olaizola etorriko da, antzerkia, zirkua eta txotxongiloak fusionatzen dituen “Baldin bada” ikuskizunarekin. “De Mar a Mar – Pirineos de Circo” programako lehen laguntza deialdiaren azken aukeraketara heldu zen proiektuetako bat izan zen, eta Bilboko Kalealdiko aurreko edizioan hartu zuen parte. Cia. Ondoren Nogusano taldea etorriko da, familia osoari zuzendutako “A pan y agua” lanarekin. Umore transgestualeko ikuskizun lotsagabe horren protagonistak apaiz bat eta herritar bat dira, komikotasun absurduan ibilbide luzea duten bi clown –Paolo Di Gianvincenzo eta Ion Zumelaga–.
Clown Zorrotzaren aurtengo edizioa larunbatean –maiatzak 5– amaituko da, arratsaldeko 18:30ean Azoka Plazan hasiko den Lotta & Stina, konpainia daniararren ikuskizunarekin. Akrobaziatan espezializatutako zirkuko bi artista dira. 19:30etik aurrera Cia. Levelibular argentinarren txanda izango da, “Portamundos” ikuskizunarekin. Zirkua, antzerkia eta umorea uztartzen dituen ikuskizuna da eta eszenan artista bakarra dago: zirkua (malabarrak eta makila txinatarra) eta antzerkia fusionatuz ikus-entzuleak hunkitzen dituen eta inguruan gertatzen den guztiarekin etengabe jolasten den Sigimundo. Ikuskizun guztien ezaugarriak umorea eta familia osoari zuzenduta daudela dira.