Hemeroteca

Arkitektura txikien eskura

Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialeko (EHAEO-COAVN) Bilboko Ordezkaritzako BIA, Bilbao Bizkaia Architecture plataformak, Urban Regeneration Forum izenekoaren III. edizioaren barruan, zabaldu egingo du ekainaren 12tik 15era bitartean Amorebieta, Bakio, Durango, Iurreta eta Markina-Xemeinen hainbat arkitekturari buruzko jarduera programa. Orohar, umeei zuzendutako bost tailer burutuko dira “Natura-Ciudad-Naturaleza-Hiria” izenburupean, txikienak naturaren eta hiriaren artean, hainbat eskalatan, dagoen erlazioaz jabetzeko.
Eta ekainaren 16an, Bilbok hartuko du lekukotza, ostiralera, 22ra, bitartean, itsasontziz egingo diren 6 bisita gidaturekin eta bizikletaz egingo diren 2rekin, familia osoari eskainitako 2 tailerrekin, igandean, ekainaren 17an, bi kategoriatan, helduentzat eta ume eta gazteentzat, ospatuko den marrazki lehiaketarekin, lau erakusketarekin eta ekainaren protagonista izango den arkitekturari buruzko biurtekoari amaiera bikaina emango dion marrazki, argazki eta arkitektura lehiaketetako sarien banaketa, garagardo dastatzea, animazioa eta zuzeneko musika izango dituen udako jaiarekin, ostiralean, ekainaren 22an. Ekintzetan parte hartzeko erreserba egitea beharrezkoa da 683250161 telefonoan.