Hemeroteca

Athletic Herriz Herri Zornotzan

Athletic Herriz Herri programa Zornotzara heltzen da ekainaren 17an, igandean. Ekintza Zubiondo Parkean izango da, 10:30etatik 14:30etara eta 3 eta 8 urte bitarteko umeek hainbat ekintzaz gozatu ahal izango dute: giza futbolina, txikigunea, aurpegiak margotzeko gunea, puzgarriak, futbol-txapa (iturris) eta marrazki tailerra, «photocall» bat eta baloi adimendunarekin punteria lantzeko jolasak, eta dena musikarekin eta «speaker» batek girotuta.

Egitarau honen helburua ondo pasatzeko jolas eremu bat sortzea da, futbola jolas gisa azpimarratuko duena, alderdi profesionala alde batera utzita. Era berean, jarduera bakoitzean kirolaren eta bereziki Athletic Cluben baloreak presente egongo dira, hala nola, adiskidetasuna, lankidetza, ahaleginaren kultura edo desberdina denarekiko errespetua. Parte hartzea irekita eta doakoa da bertaratzen direnentzat.