Hemeroteca

BBK Urdaibai eraikinerako proiektu berria

Busturian, erabilera berrien plan handi bat aurkeztu du BBK-k, Urdaibaiko erreserbaren erdian dagoen BBK Urdaibai zentrorako. Proiektua ingurumenarekin begirunetsua da, eta bere helburu nagusia zentroaren jarduera jende guztiarentzat izatea da, aisialdi aktibo, konstruktibo eta hezigarrirako jarduera berriak eskainiz bere eremuan dituen 8 hektarea baino gehiagotan.

BBK URDAIBAIk, bere ohiko jarduerez gain, beste proiektu batzuk garatu gura ditu aire zabaleko kirola, bizikidetza eta aisialdi konstruktiboa bultzatzeko, egun bateko edo asteburuko jardunaldietan, elkarteei eta gizarte, kultura edo kirol arloetako erakundeei zuzenduta, baita familiei eta oro har jende guztiari ere.

BBK URDAIBAIk ekainaren 15, 16 eta 17an probatuko ditu bere zerbitzu-eskaintza berrietako batzuk hainbat gunetan BBK Cup azken festa handian. Kirol-gune bat izango da, eraikin nagusiaren erabiltzaileek bakarrik erabili ahal izango dutena, eta bertan hainbat kirol-modalitate praktikatzeko instalazioak bilduko dira: pilotalekua, igerilekua, futbol-zelaia edo saskibaloiko kantxa.

Berrikuntza nagusietako bat Scape Room bat egitea izango da, “Euskal Herria” gaiaren inguruan lan kooperatiboa sustatzea ahalbidetuko duelarik. Hemen eztabaida-guneak eta erabakiak hartzeko guneak sortuko dira. Hizkuntza-komunikazio, matematika, ezagutza, eta norberaren autonomia edo ekimenari buruzko gaitasunak landuko dira.

Busturiako zentroak abentura-kirolak egiteko gune bat ere izango du, haur, gazte, heldu eta entzumen-, ikusmen- eta adimen-urritasuna dutenentzako egokiak. Bertan aukera izango da globora igo eta Urdaibaiko Biosfera behatzeko bestelako ikuspegi pribilegiatu batetik, edo txunditzeko aukera zuhaitzetatik esekitako etxeak ikusita errealitate birtual bidez, honela aisialdirako gune hau teknologia berriei irekiko zaielarik. Ohe elastiko, surf eta arraunketa birtualerako gune bat ere izango da, tirolina handi bat eta rokodromoa huts edo amildegira salto egiteko aukera eta guzti.

Azkenik, BBK URDAIBAIn Balio Anizkuneko Gune bat izango da, non 6D zinema-areto bat egongo den, ikuslea esperientzia paregabeekin txundituko duena. Gune berri honetan “gastrobar” bat ere izango da, baita tailerrak eta erakusketak egiteko lekua ere.