Hemeroteca

Bizikleta eguna

Beste urte batez, Biziz Bizi elkarteak ekainaren 17an “Bizikleta eguna” antolatuko du. Hitzordua eguerdiko 12etan Arriaga plazan izango da. Egun horretarako bi ibilbide prestatu dituzte, umeentzako 4 km-takoa eta beste bat nagusientzat 12 km-takoa. Bizikleta martxa hau honen erabilera hirian sustatzeko eta seguruago bilakatzeko behar diren neurriak jartzeko egiten dute. Bizi Bizin 20 urte daramate Bizikletaren erabilera bultzatzen.