Hemeroteca

Erraldoiak dantzatzen

Uztailaren 5, 12 eta 19an Ondalan taldekoek ume eta gazteei zuzendutako tailer bat proposatzen digute Bilboko Euskal Museoko Klaustroan. Konkretuki, Erraldoiak dantzan jartzeko tailerra izango da eta hau aurrera eramateko beharrezkoak diren teknikak erakutsiko dizkiete txikiei. Tailerrak 11.00etatik 13.00etara izango dira eta beharrezkoa da izena ematea teléfono honetan: 944 15 54 23. Edukiera 25 partehartzailerako mugatua da. Tailerra 3 €-ko balioa du.