Topak Txangoak

Altxor gazia

Familian egiteko plan ezinhobea dakarkizuegu: Añanako Gatzaga. Txango honetan Europako paisai kultural ikusgarriena eta obekien mantenduta dagoena aurkituko dugu.  7.000 urteko historioarekin, Añanako Gatzagak munduko gatz fabrika zaharrenetakoak dira.

Gasteiztik 30 kilometrotara, gatzaga honen paisaiak hitzik gabe utziko zaitu,  milaka plataforma edo larrain, iturburu, ubide, putzu eta lantegiekin.

Gatza, bizitzarako funtsezko produktua da eta egindako bisita honi esker etxeko txikienek munduko gatzik onena denaren historia, iturburua eta biodibertsitatea ezagutzeko aukera izan zuten. Bisitaren ostean, ikasitako guztia praktikan jarri genuen gatza egiteko tailerrari esker. Esperientzia ezin hobea da familiartean egiteko. Bereziki prestatutako gatzagetako eremu batean, gida batek modu didaktikoan erakutsi zizkigun gatza ekoizteko urratsak: larrainak gesalez bete, berau betetzeko trabuketea maneiatu , ur gaziari arrabolekin eragin, gatza otzaretan jaso biltegietara garraiatu eta bertan gordetzeko… Ortozik larrainaren gainetik ibiltzearen sentsazioa eta amaitutakoan hartutako ordainsaria itzelgarriak izan ziren.

Gainera, apirila eta urriaren artean, bisitarekin batera gatz spa probatu dezakegu. Haraneko iturburuetako ur hipergazietan -240 bat gramo gatz litroko- oin eta eskuak sar ditzakezu. Oso esperientzia erlaxagarria eta gomendagarria.

Hemen informazio gehiago jaso dezakezu.

Eguna ondo amaitzeko, Gesaltza-Añanan bertan dauden igerilekuetan edo handik 10 minutura dagoen Sobrón herrikoetan bainu bat har dezakezu.