Juegaterapia.org, irabazi-asmorik gabeko erakundea da, minbiziaren ondorioz ospitalizatutako umeen bizi kalitatearen hobekuntzaz arduratzea helburua duena. Erakunde honek, minbizia duten umeei nolabaiteko omenaldi bat egiteko ‘Baby Pelones’ izeneko panpin polit batzuk jarri ditu salmentan. Panpin hauen prezioa 12 €takoa da eta salmentarekin lortutako diruaren 100% minbiziaren ikerketara eta ospitalen teilatu lauetan ume hauen bizimodurako lagunduko duten […]
Egilea: Txikaletos
Etxeko gabonetako apaingarriak
Gabonak gero eta hurbilago daude eta zuhaitza eta garaiko apaingarriak ateratzeko ordua da. Txikiei asko gustatzen zaie zuhaitza apaintzea, baina urte honetarako zerbait berezia egitea proposatzen dizuet: gabonetako apaingarriak etxean gure txikiekin egitea. Arratsalde euritsuak oso aproposak dira mota honetako eskulanak egiteko. Hasteko, elur-orein apaingarriak egingo ditugu intxaur, fieltrozko orri marroi ilun bat, zinta gorria, […]
Ezagutu Gernika Marco toporekin
Plan ezinhobe bat aurkezten dizuegu Gernikan edo inguruan bizi bazarete edo umeekin horra joateko asmoa baduzue. Proposatutako ekintza honekin ziur gaude zuen txikiak ez direla aspertuko eta primeran pasatuko dutela bisitarekin, era berean, nagusiek Gernikako monumentu, txoko eta sekretuez gozatzeko aukera izango duzue. Hau dena, Gernikako turismo bulegoak aurkeztu duen ekintza berritzaile biri esker egin […]
Egun euritsuetarako ezinbestekoak
Haurrekin egun euritsuei bizirauteko ezinbesteko materiala aurkezten dizugu. Lehenik komuneko paper eta eskuzapi tutuak batu eta gordeko ditugu. Bigarren, eskulan edo “txinatar” denda batera joan eta koloretako egurrezko palatxoak (sendagileak dituenak bezalakoak), begiak, kolorezko alambreak, tenperak, botoi koloretsuak, kartulina, pegamentua eta artazi batzuk erosi beharko ditugu. Euro apur batzuen truke hainbat eskulan egiteko beharrezko materialak […]
Arroz pasteltxoak
Eguraldi txarrak heltzear daudela eta, umeekin egiteko errezeta erraz eta goxo bat proposatzen dizuegu: arroz pasteltxoak. Oso erreza da egiteko. Beharrezko osagaiak honakoak dira: 100 gr Gurin Esne edalontzi bat Esne-gain edalontzi bat Arraultz bi 12 enpanadila olata edo hostore masa bat 6 koilarakada azukre 4 koilarakada maizena gurin Labea 180ºtara jarri behar dugu lehenik […]
Ubaguako iturburura irtenaldia
Haur txikienekin ere egin daitekeen txango bat proposatzen dizuet, Nafarroako Ubagua ibaiaren iturburua. Bidea kilometro eta erdi ingurukoa da, eta aldapa gabe darrai ibaiaren ondoan. Haur orgarekin egiteko bezalako ibilbidea da, beti ere gurpil handiak baditu (Mclaren klasikoa bezala). Gure lehen helburua Riezu da, Nafarroan, bertako azken etxearen ondoren datorren zubia zeharkatuta hasiko dugu ibilbidea. […]
Basondo, fauna basatiko babeslekua
Kortezubin, Santimamiñeko kobazuloetatik gertu, Basondoko parkea aurkitzen dugu. Urdaibako fauna basatiaren babeslekua. Bertan, 60 espezie desberdinetako 150 animali bizitzeaz gain, hitzaldi diaktiko eta ekintza ezberdinak antolatzen dira. 1,5 kilometro dituen ibilbidean zehar mozoloak, untxiak, basakatuak, sugeak, bisonteak, otsoak… ikusiko ditugu. Gainera ibilbidearen zati bat baso batean barneratzen da eta bertan zuhaitz mota desberdinak ikus ditzakegu. […]
Haur irakurketa
Irakurketak, umearen hezkuntzan duen eraginari buruzko artikulu bat heldu zaigu eta zuekin partekatu nahi dugu. Berez irakurtzea plazer bat da, baina gainera umeentzako onura piloa badauka, gure seme-alabei ohikotasun hau ez erakusteko aitzakia gutxi geratzen zaigu . Has gaitezen, irakurketak umeen gainean honako eragin positiboak ditu: Psikologikoak: – Kreatibitatea, irudimena eta fantasia areagotzen ditu – […]
Animatu parte hartzera
Txikaletos denon artean egiten dugun web orrialdea da. Familian eta umeekin egin ahal ditugun ekintzen berri ematen dugu, gure iritzi, impresio eta esperientziez baliatuz. Horregatik da garrantzitsua zure iritzia. Zure inguruan umeekin egin ahal diren ekintzen berri duzu? Edo esagutzen duzu lekuren bat umeekin joateko egokia dena? Ba esaiguzu. Zuen bizipenei esker, web honen edukiak […]
6 urtetik beherakoek dohainik Bilbobusean
6 urtetik beherako haurrek dohain bidaiatzen dute Bilbobusean. Bilboko udalak lautik sei urtera altzatu du ordainsaririk gabeko muga. Mugikortasun, Garraio eta Ingurugiroko sailak hartutako erabaki honek, familien garraio publiko erabilera bultzatu nahi du. Hartutako neurri honekin, Bilbobusa famili osoak erabiliz gero, honen ekonomia ez da kaltetua izango.