Aipagarria Txangoak

Ezagutu Gernika Marco toporekin

Plan ezinhobe bat aurkezten dizuegu Gernikan edo inguruan bizi bazarete edo umeekin horra joateko asmoa baduzue. Proposatutako ekintza honekin ziur gaude zuen txikiak ez direla aspertuko eta primeran pasatuko dutela bisitarekin, era berean, nagusiek Gernikako monumentu, txoko eta sekretuez gozatzeko aukera izango duzue. Hau dena, Gernikako turismo bulegoak aurkeztu duen ekintza berritzaile biri esker egin […]

Eskulanak Topak

Egun euritsuetarako ezinbestekoak

Haurrekin egun euritsuei bizirauteko ezinbesteko materiala aurkezten dizugu. Lehenik komuneko paper eta eskuzapi tutuak batu eta gordeko ditugu. Bigarren, eskulan edo “txinatar” denda batera joan eta koloretako egurrezko palatxoak (sendagileak dituenak bezalakoak), begiak, kolorezko alambreak, tenperak, botoi koloretsuak, kartulina, pegamentua eta artazi batzuk erosi beharko ditugu. Euro apur batzuen truke hainbat eskulan egiteko beharrezko materialak […]

Sukaldean

Arroz pasteltxoak

Eguraldi txarrak heltzear daudela eta, umeekin egiteko errezeta erraz eta goxo bat proposatzen dizuegu: arroz pasteltxoak. Oso erreza da egiteko. Beharrezko osagaiak honakoak dira: 100 gr Gurin Esne edalontzi bat Esne-gain edalontzi bat Arraultz bi 12 enpanadila olata edo hostore masa bat 6 koilarakada azukre 4 koilarakada maizena gurin Labea 180ºtara jarri behar dugu lehenik […]

Txangoak

Ubaguako iturburura irtenaldia

Haur txikienekin ere egin daitekeen txango bat proposatzen dizuet, Nafarroako Ubagua ibaiaren iturburua. Bidea kilometro eta erdi ingurukoa da, eta aldapa gabe darrai ibaiaren ondoan. Haur orgarekin egiteko bezalako ibilbidea da, beti ere gurpil handiak baditu (Mclaren klasikoa bezala). Gure lehen helburua Riezu da, Nafarroan, bertako azken etxearen ondoren datorren zubia zeharkatuta hasiko dugu ibilbidea. […]

Txangoak

Basondo, fauna basatiko babeslekua

Kortezubin, Santimamiñeko kobazuloetatik gertu, Basondoko parkea aurkitzen dugu. Urdaibako fauna basatiaren babeslekua. Bertan, 60 espezie desberdinetako 150 animali bizitzeaz gain, hitzaldi diaktiko eta ekintza ezberdinak antolatzen dira. 1,5 kilometro dituen ibilbidean zehar mozoloak, untxiak, basakatuak, sugeak, bisonteak, otsoak… ikusiko ditugu. Gainera ibilbidearen zati bat baso batean barneratzen da eta bertan zuhaitz mota desberdinak ikus ditzakegu. […]

Interesgarria

Haur irakurketa

Irakurketak, umearen hezkuntzan duen eraginari buruzko artikulu bat heldu zaigu eta zuekin partekatu nahi dugu. Berez irakurtzea plazer bat da, baina gainera umeentzako onura piloa badauka, gure seme-alabei ohikotasun hau ez erakusteko aitzakia gutxi geratzen zaigu . Has gaitezen, irakurketak umeen gainean honako eragin positiboak ditu: Psikologikoak: – Kreatibitatea, irudimena eta fantasia areagotzen ditu – […]

Parte Hartu

Animatu parte hartzera

Txikaletos denon artean egiten dugun web orrialdea da. Familian eta umeekin egin ahal ditugun ekintzen berri ematen dugu, gure iritzi, impresio eta esperientziez baliatuz. Horregatik da garrantzitsua zure iritzia. Zure inguruan umeekin egin ahal diren ekintzen berri duzu? Edo esagutzen duzu lekuren bat umeekin joateko egokia dena? Ba esaiguzu. Zuen bizipenei esker, web honen edukiak […]

Txangoak

Familientzako bainu-etxeak

Balnearioak eta spa zirkuituak atsegin badituzue, jakin beharra duzue umeekin ere leku hoietara joan ahal zaretela. Estatuan, honelako leku asko aurkituko dituzue familian egiteko zirkuitu eta ekintza piloa eskaintzen dituztenak. Gainera, zenbait balneariotan umeentzako ekintza bereziak dituzte, gurasoek zirkuitu edo tratamentu bat egiten duten bitartean. Hona hemen estatuan aurkitzen diren familientzako balneario batzuk: –Solareseko bainuetxea […]

Berriak

Familian egiteko planak

Umeak ditugun gurasook badakigu etxean geratzeko aitzaikiarik ez daukagula. Nahi eta nahi ez planen bat egiteko beharra daukagu. Askotan, konponbiderik azkarrena hurbilen daukagun parke batera joatea izaten da, baina egunero berdina egitea ere, ez da erosoena izaten. Gainera, iparraldean bizi garenok, arerio nagusi bat daukagu: euria. Honeri aurre egitea umeekin ez da erraza izaten, ‘eta […]