Adi familiak! Aurten abenduaren 5etik urtarrilaren 21erarte publiko guztientzako plan ikusgarri batez gozatu ahal izango dugu Bilboko Artxandako Behatokian. Madril, Bartzelona edo Kordoba bezalako beste hirietatik arrakastaz igaro ostean, ‘Naturaleza Encendida’ Bizkaiko hiriburura iristen da argiztapen-instalazio indartsu eta ikusgarri batekin: ITSASALDI. Eguzkia sartzen denean hasten da abentura hau eta ustekabez betetako illunabar magiko baten esperientzia […]
Hemeroteca
Dinosaurs World Bilbon
‘Dinosaurs World’ Deusto Expo Centerrek proposatzen digun familia guztiarentzako erakusketa zoragarriaren izenburua da. Ekainaren 6arte, Bilboko areto honek mugitu, orro egin eta arnasten duten 30 dinosaurio animatroniko baino gehiago erakusten dizkigu. Eskala errealean ikus ditzakegun espezieen artean, aipagarrienak 23 metroko luzera duen T-Rex edo 6 metroko altuera duen Brachiosaurus-a dira. Erakusketa, jolasekin, pistekin eta sorpresa […]
Ezagutu Barbie familian
Otsailaren 14ra arte, Portugaleteko Rialia museoan Barbie panpina ezagunaren munduari buruzko erakusketa dago ikusgai. Bertan 1959an sortu zen panpina ezagun honen hainbat alderdi eta egoera aurkezten dira urteetan zehar. Erakusketan, zinea eta Barbie atalaz ere goza dezakegu. Hemen, film enblematikoetan pertsonaia ahaztezinak interpretatuz aktore miretsienetako batzuen erreplikak ikusi ditzakegu. Zinemaren historiaren errepaso paregabea egiteko aukera, […]
Zinema familian
BBK aretoak igande goizerako familia plan ezinhobea antolatu du 80ko hamarkadako filmeen erakustaldiarekin. Sarrera doakoa da, jarlekuak bete arte. Egitaraua: Martxoak 1- ‘La historia interminable’ Martxoak 22- ‘En busca del arca perdida’ Maiatzaren 17- ‘Regreso al futuro’ Maiatzaren 31- ‘Lady Halcón’
Egiptoren zati bat Bilbon
Maiatzaren 9rarte, Deusto Expo Centerrek (Blas de Otero, 54 baxua) ‘Egiptoko Jainko eta Erregeak’ erakusketa aurkezten digu. Egia esan, erakusketa honetara joateko irrikitan geunden, etxeko txikiei Egiptoko gaia asko gustatzen zaielako. Pilo bat gauza ikasi ditugu kultura honi buruz eta momentu batez, benetako Abu Simbel tenpluaren barruan gaudela sentitu dugu, pasada bat izan da. Honez […]
Dinosauroak Campos Antzokian
Apirilaren 28an dinosauroak Campos Antzokian izango dira. Europa osoan arrakasta izan ondoren, Bilbora itzuliko da familia osoak gozatu ahal izango duen antzerki-esperientziarik osoena. Familia-ikuskizun honetan, kultura, dibertimendua, ekologia, ingurumena, ikuskizuna, teknologia, irudia eta soinua batzea lortzen da. Paco Cuesta albaitari ausartak Espezie Handientzat duen laborategi transgenikora bisitan joango da Casandra Ramires izeneko telebistako aurkezle ospetsua. […]