Eskulanak Topak

Umeekin etxean egiteko ekintzak

Etxean sartuta egon behar garenez Koronabirusa dela eta, umeekin egiteko 30 plan proposatzen dizkizuegu. Halaere, egoera honetatik irteten garenerako ere balio dizkigute ekintza hauek.

1.- Sukaldean txikiekin 
Errezeta piloa ditugu umeekin egiteko. Web orrialde honetan batzuk argitaratu ditugu (pastelak, ogia, gailetak…). Umeak oso txikiak badira frutazko pintxoak edo sandwitxak egin ditzakegu.

2.- Diskofesta
Musika jarri eta dantza egin. Adrenalina soltatzeko ez dago ezer hoberik. Gainera, diskofestarekin batera jolas piloa proposatu ditzakezue (koloreena, estatuak…)

3.- Zientzia plana 
Esperimentu asko daude umeekin egiteko. Adibide batzuk proposatzen dizkizuegu:
-Arraultz saltarina: Ozpin poto batean jar ezazue arraultz bat eta utzi 24-24 ordutan. Atera, garbitu eta ikusi zer pasatu den.
-Globoa: Jarri bikarbonato apur bat globo batean. Plastikozko botila batean jarri ozpina eta tapa jarri beharrean, jarri lehengo globoa. Jarri globoa bertikalean eta ikusi zelan globoa bakarrik puzten den.
-Kolore lasterketa: Jarri lakasito batzuk kontserba poto batean eta bota ur apur bat. Beste esperimentu bat paperezko serbileta batena errotulki batzuekin koloreztati eta sartu parte hori edalontzi batean. Ikusiko duzue zelan koloreak serbiletan goran joango diren lasterketa bat egiten.

4.- Ninja Zirkuitu
‘Carrocero’ zinta hartu eta egin zirkuitu ninja bat pasiluan. Helburua zintak ikutu barik pasatzea da.

5.- Eskulanak
Web honen ‘Etxe-txoko’ atalean pilo bat proposamen aurkituko dituzue.

6- Mozorroak eta antzerkia 
Ziur gaude denok duzuela mozorroz betetako kutxa bat. Zer iruditzen zaizue mozorrotu eta antzerki bat asmatzea?

7.- Ikusi Makusi
Kutxa batean zulo bat egin eskua sartzeko modukoa. Kutxan sartu objektu desberdinak. Jolasaren helburua begiak itxita ze objektu den asmatzea da.

8.- Kamisetak margozten
Kamiseta txuri bat hartu eta errotulki edo temperakin margoztu.

9.- Testurakin jolasean
Oso erlaxantea da. Arroza, garbantxuak, mandarinaren azal birrindua, irina, chia… Objektu desberdinak ezkutatu ta txikiek topatu ahal dituzte.

10.- Altxorraren bila 
Gure webean honi buruzko artikulu bat aurkituko dituzue eta jolas desberdinetarako loturak ere.

11.- Makilaje plana
Aurpegia margotu pinturakin oso entretenigarria izan daiteke.

12.- Kanpin denda bat egin 
Egongelan edo umeen gelan egin dezakezue aulki, banketa, manta… bururatzen zaizuen edozein gauzekin.

13.- Plastiko majikoa
Normalean hau ez dugu etxean eukitzen, vaina on line eskatu ahal da. Harrigarria da. Behin margotuta dugunean labera sartu behar dugu eta txikitzen denerarte itxaron. Oso polita da emaitza.

14.- Gerizpen antzerkia
Mota honetako txotxongiloak ez badituzuen etxean egin dezakezue kartulina beltza eta makila batekin.

15.- Tangram
Figura geometrikoekin marrazkiak sortu behar dira.

16.- Ipuin bat idatzi 
Umeek ipuin bat idatzi ahal dute eta agian, ipuin lehiaketa batera aurkeztu dezakegu…

17.- Harriak margotu

18.- Etxetik bidaiatu 
Nahi dugun herrialdera bidaiatu dezakegu. Herrialde hori buruzko informazioa bildu eta ahalegindu eszenatoki bat prestatzen, kartulinakin, marrazkiekin, argazkiekin…

19.- Mahai jokoak, mimika, pictionary…

20.- Irakurketa familian

21.- Ingelesez ikusi marrazkiak 
Telebista ikustea ezin baduzuen ekidin, saiatu behintzet ingelesez entzuten.

22.- Scratch
Programa oso ona da. Txikiek kodigo Gabe programatzen ikasiko dute eta animazio txikiak sortuko dituzte.

23.- Zuzendari txikiak
Clan stop Motion Lunnis aplikazioarekin pelikula txikiak sortuko dituzue era erraz batez.

24.- Pic nic bat prestatu

25.- Pelikula bat ikusi familian

26.- Gatza margoztu
Oso ekintza entretenigarria eta polita da. Bakarrik behar duzue gatza, tizak eta poto bat.

27.- Puzzle bat egin
Erositakoa edo zuk egindakoa izan daiteke.

28.- Origamiak
Ez dira oso errazak egiteko, baina praktika apur batekin. Argibideak.

29.- Playmobils, Pin y Pon, Lego, SuperZings edo antzekoekin istorioak asmatu 

30.- Yoga edo Pilates egin txikiekin 
Interneten tutorial eta video piloa daude honeri buruz.