Hemeroteca

Haur eta gazteentzako zinema jaialdia

Urriaren 27tik 11ra, haur eta gazteentzako Nazioarteko Zinema jaialdia, Zinetxiki Zinemaldia, ospatzen da. Hirugarren edizio honetan eskaintza zabala eta ugaria izango da: estreinaldiak, animazioko film laburrak, errealizadore gazteen lanak… jaialdiak urriaren 27an ekingo dio bere egitarauari Bilboko Arte Ederretako Museoaren areto nagusian, jaialdiaren egoitza printzipalean, 12.00etan.

Gainera, EITBko Multibox aretoan emanaldi bereziak izango dira, Institutu frantsesean jatorrizko bertsioan eskeinitako zinema ikusiko da eta jaialdiaren hedapena egongo da Euskal Herriko hainbat udalerrietatik zehar.

Honez gain, familientzako zinema tailerrak egongo dira, familiek teknologia eta ikusentzunezko kulturaren inguruan esperimenta dezaten.

Informazio gehiago eta programa osoa: www.zinetxiki.net