Hemeroteca

Klown eta pailazoak Arrigorriagan

Maiatzaren 4tik 6ra Arrigorriagako XXIII. Nazioarteko Clown eta Pailazoen Jaialdia ospatuko da. Jaialdi dibertigarri honetan, pailazoak, magia, akrobazia eta umorea jorratzen dituzten 13 ikuskizunez gozatzeko aukera izango dugu. Emanaldiak Udaletxe Plazan, Frontoian eta Kiroldegian (non jaialdia ospatzea bermatzen den eguraldia edozein izanda ere) izango dira. Antzezlan guztiak dohakoak dira.
Bestalde, Udaletxeko Erakusketa Gelan, ‘Zirkuaren armairua. 15 jantzi eta agertokiaren atzekaldeko gune bat’ jardueraz gozatzeko aukera izango dugu maiatzaren 6ra arte. Egun oraindik zirku klasiko bateko edozein kamerinotan aurki daitezkeen jantzien erakusketa bat da. Ehunka urte dira jantzi horietako batzuk erabiltzen direla, eta, nahiz eta garai berrietara egokituz joan diren, ez dute lehen ikuskizun horien esentzia galdu.

PROGRAMA OSOA