Hemeroteca

Kontari eta kantari Bilbon

Azaroaren 30etik urtarrilaren 4ra, Bilboko Udalak ipuinak musikaz lagunduta kontatzeko 6 saio antolatu ditu, “Kontari eta Kantari” goiburuarekin, 7 urtetik beherako adingabeak dauzkaten familientzat. Egitarau honen xedea da jolaserako eta kulturarako eta aisialdirako gune bat eskaintzea belaunaldi bateko eta bestekoei, eta aukera ematea familiek kalitatezko denbora konpartitu eta goza dezaten. Olga Sánchez (erizaina eta musikoterapeuta), Raúl de la Cruz (ipuin kontalaria) eta Ane López (ipuin kontalaria) izango dira guztien irudimenari eragingo diotenak mugarik gabeko fantasiazko mundu batera eroatearren, liburuen arteko orrialdeetan gordeta dauden tresna eta istorioen bidez.

Interpretazioak ordu betekoak, euskaraz eta doakoak izango dira, eta sarrera aretoa bete arte izango da (25 adingabe senideren batek lagunduta, saio bakoitzean).

Egitaraua honakoa da:

Barikuan, azaroak 30, 17:45ean. “Koloretako munstroa”. Abandoko Udaltegian.

Ostiralean, abenduak 14, 17:45ean “Buruko hura nork egin zion jakin nahi zuen satortxoa”. Abandoko Udaltegian.

Ostiralean, abenduak 14, 19:00etan “Koloretako munstroa”. Abandoko Udaltegian.

Ostiralean, abenduak 21, 17:45ean “Buruko hura nork egin zion jakin nahi zuen satortxoa”. Abandoko Udaltegian.

Eguaztena, urtarrilak 2, 12:00etan “Nola dastatu ilargia”. Errekaldeko Udaltegian

Barikua, urtarrilak 4, 18:00etan “Afrikako koloreak” Errekaldeko Udaltegian