Hemeroteca

Magia topaketak Otxarkoaga eta Txurdinagan

Maiatzaren 30era arte Otxarkoaga eta Txurdinaga auzoak ilusionismoaren barruti bilakatuko dira Bilboko Udalak antolatzen dituen Magia Topaketen XIV. edizioari esker. Topaketak, Euskadiko eta Estatuko beste Erkidego batzuetako eta atzerriko hogei mago inguru bilduko ditu, gehienak gero eta izen handiagoa lortzen ari diren Estatu osoko gazteak, jende guztiarentzat eskainiko dituzten ikuskizun anitzekin, tailerrekin eta hitzaldiekin, hilaren amaierara arte, hainbat kaletan eta plazatan eta Otxarkoagako Udaltegian.

Programaren barruan Euskadi mailako zenbait estreinaldi eta “Magiaren Urrezko Aroari” buruzko hitzaldia jasoko dira.

Aurreko edizioetan bezala, egitarauak oreka izango du ikus-entzuleekin harreman zuzena bilatzen duten kanpoko ikuskizunen eta, dituzten konplexutasuna eta ikusgarritasuna direla eta baliabide tekniko gehiago eskatzen duten barruko galen artean

Gainera, bosgarren urtez jarraian, Otxarkoagako – Txurdinagako Magia Topaketek Zaleentzako Magia Lehiaketa antolatu dute. Aukeratutakoek, maiatzaren 30ean, arratsaldeko 19:30ean, Otxarkoagako Udaltegian, egingo den ekitaldian hartuko dute parte. Bertan hiru sari emango zaizkie partaide hoberenei. Aurten, ekitaldiak lehiaketaren aurreko edizioaren irabazlearen, Markel Kerejetaren, emanaldia ere jasoko du. Ohikoa denez, Otxarkoagako Udaltegiko emanaldi guztiek sarrera librea izango dute, aretoko leku guztiak bete arte.

PROGRAMA

MAIATZAK 3

17:00 – 20:00 (Emanaldiak 30 minutuz behin)

Kepa Enbeitia “Urretxindorra” plaza (Otxarkoaga)

El baúl del Mago (Galizia)

MAIATZAK 4

19:30. Otxarkoagako Udaltegia

Diego Calavia eta Amaia Arriaran. “Mr. Twister” (Errioxa eta Euskadi)

MAIATZAK 10

19:30. Otxarkoagako Udaltegia

Tor etaTxoborro magoak. ”Aztikeriak” (Euskadi)

MAIATZAK 11

19:30. Otxarkoagako Udaltegia

«Euskadiko eta Munduko izarren gala handia»

Imanol Ituiño (Euskadi), Alfonso Ríos (Erresuma Batua), Mago Jaque (Madril), Sebastien Dethise (Belgika)

MAIATZAK 15

18:00. Otxarkoagako Udaltegia

Asier Kidam “Aroa eta mirariak” (Euskadi)

MAIATZAK 18

19:30. Garai Lorategien plaza (Txurdinaga)

Txan Magoa. “Ipernutik natorren artista bat naiz ni ¨ (Euskadi)

MAIATZAK 19

19:30. Kepa Enbeitia “Urretxindorra” plaza (Otxarkoaga)

Diego Calavia “Balambambú” (Errioxa)

MAIATZAK 23

19:30. Otxarkoagako Udaltegia

Imanol Ituiño (Euskadi)

“Magiaren Urrezko Aroa”. Hitzaldia

MAIATZAK 25

19:30. Garai Lorategien plaza (Txurdinaga)

Sebastien Dethise “El hombre circo” (Belgika)

MAIATZAK 26

12:00 – 14:30 (Emanaldiak 45 minutuz behin)

Garai Lorategien plaza (Txurdinaga)

Dramagia “Mister Blancoren misterioak” (Euskadi)

MAIATZAK 26

19:30. Garai Lorategien plaza (Txurdinaga).

Jon Zabal (Euskadi). “Vuelo 15/40”

MAIATZAK 27

13:00. Garai Lorategien plaza (Txurdinaga)

Amadeo Edama “El arte de lo imposible. El reto” (Errioxa)

MAIATZAK 30

19:30. Otxarkoagako Udaltegia

“Atera ezazu barruan daramazun magia” Lehiaketaren V. edizioa, aurreko edizioaren irabazlearen parte-hartzearekin: Markel Kerejeta