Hemeroteca

Maker Faire eta teknologiak sortzaileak

Urriaren 26tik 28ra Maker kulturarik onena heltzen da Bilbora Teknologia Sortzaileen “Maker Faire Bilbao” Jaialdiaren eskutik; seigarren edizio hau Zorrozaurren kokatutako gaileten Artiach fabrika zaharrean egingo da. Maker Faire Bilbao publiko guztientzako pentsatutako asmakizunen, sormenaren eta buru-argitasunaren erakusleiho bat da, baita Maker mugimenduaren ospakizun bat ere. Bertan, pertsonek munduari erakusten dizkiote bere sorkuntzak eta ezagutza partekatzen dute ikasi nahi duten pertsonekin.

Aurtengo edizioan, familia osoarentzako doako 100 jarduera baino gehiago programatu dira eta lantegiek gai hauek jorratuko dituzte: 3D inprimaketa eta teknologia, robotika eta arte interaktiboa; ikasleek egindako teknologian oinarritutako hezkuntza sortzaileko proiektuak, oinarri teknologikoko startup enpresak, Gauzen Internet, Bitcoin, ekonomia eta diseinu zirkularra.

Maker Faire Bilbaoren ordutegia honakoa da: ostiralean 17:00tik 20:00etara, larunbatean11:00etatik 20:00etara eta igandean 11:00etatik 15:00etara.

HAURRENTZAKO TAILERRAK:

Hebocon! Apurtutako jostailu bat ekarri eta munduko robotik leloena bihurtu!

Zure robotaren begiak piztu. Open Espazioa. Kids Gazteak. Maker Faire jaialdiren ikurra pizten den robot txiki hau da. Adin guztiak

Zure lanpara egin ezazu! Open Espazioa. Kids-Gazteak. Pila bat, led bat eta etengailu bat: guztiz magikoa. Haurrentzako lantegia (4-8 urte)

Zure errealitate birtualeko betaurrekoak fabrika ezazu! Open Espazioa. Kids-Gazteak. Zure telefonoa etorkizunerako ate bihurtu. Adin guztiak.

Raspberry Jam. Nola ikasi programazioa eta robotika sortzailea modu dibertigarri batean. Ikasi zure programak Nazioarteko Estazio Espazialera bidaltzen. Code is Fun By Efaber.

 

Programazio osoa dago eskuragarri hemen:

https://bilbao.makerfaire.com/wp-content/uploads/sites/12/2018/10/PROGRAMA-MAKER-2018-DEFINITIVO-2.pdf