Urriaren 20tik azaroaren 24ra arte ‘Rockin’ Bizi barakaldo’ egitarauaren bigarren edizioa ospatzen da. Kontzertuak Gurutzeta kultur etxea eta Clara Campoamor aretoaren artean banatuko dira eta emanaldiak arratsaldeko 18.00etan hasiko dira. Gainera, kontzertu bakoitzaren hasieran taldearen historia erakutsiko da eta soinua kontzertu normal batena baino bajuagoa izango da.
Egitaraua honakoa izango da:
Urriak 20 – KORTATU (tributo) – Clara Campoamor
Urriak 27 – BARRIKADA (tributo) – Gurutzeta
Azaroak 17 – HERTZAINAK (tributo) – Clara Campoamor
Azaroak 24 – PLATERO Y TU (tributo) – Gurutzeta