Hemeroteca

Tailer bereziak Ballontin

Iraileko ostiral eta larunbat guztietan (14, 15, 21, 22, 28 eta 29) Ballontin txikientzako dohako tailer bereziak antolatu dituzte. Konkretuki, 8 eta 12 urte bitarteko umeek 3D boligrafoekin marraztu ahal izango dute Bizkaiko eta Portugaleteko hainbat eraikin ezagun eta etxeko txikienek, 4-7 urte bitartekoek, bere zentzumenak frogatuko dituzte eraikinak sortzeko sistema berri batekin: argi-mahaia.