Hemeroteca

UGP Balioekin bat

Abenduaren 19tik urtarrilaren 5era Umeen Gabonetako Parkeak bere 54. edizioa Bilbao Exhibition Centren ospatzen ospatzen du berriz ere. Aurtengo edizioaren helburua Ekosistemak babestearen garrantziaz ohartaraztea; gizarte-bazterketa arriskuan dauden adingabeekin elkartasuna; gizonen eta emakumeen arteko berdintasunaren defentsa argia; bizimodu osasuntsua izatearen garrantzia; giza garapenean familiaren garrantzia eta bizitzaren alderdi guztietan ondokoa errespetatzea, zibergizabideari dagokionez gehienbat… da. Horretarako, 3. eta 5. pabiloiak atrakzioz, izotz pista batez, tailerrez eta kirol lehiaketez beteko dira, txikienen gozagarrirako.

Aurtengo edizioaren berrikuntzetako bat haurrentzako bi filmen emanaldia da, bi adin-tarteko haurrei zuzenduak: 4tik 7ra, eta 7tik 10era. Gazteenentzat, Zikoinak filma aukeratu da eta nagusiagoentzako, Batman Lego. Filmak BEC-eko Auditorioan emango dira, arratsaldeko 18:00etatik aurrera, abenduaren 22an eta urtarrilaren 3an, Zikoinak, eta abenduaren 23an eta urtarrilaren 4an, Batman Lego, hain zuzen ere. Doan sartu ahal izango da, UGPren sarrera orokorrean sartzen baita, baina aldez aurretik izena eman beharko da UGPren web orrian (www.pin-ugp.com), edukiera bete arte, filma atzeratuko luketen ilarak saihesteko. Zineman sartzeko, izen-emate orria eta UGP sarrera aurkeztu beharko dira.

Gainera, aurten jende gehien dituztenetan itxaron beharko den denboraren berri emateko sistema jarriko da, zeinari esker ilarak arinduko diren eta txikienek gogoko duten barrakan ibiltzeko zenbat denbora itxaron beharko duten ez jakiteak eragiten duen kezka saihestuko den. Bertara hurbilduko direnen artean arrakasta gehien duten zenbait atrakzioetan probatuko da sistema pilotua.

Eta abenduaren 29an Gurasuen gaua ospatuko da, denok UGPaz gozatzeko aukera izan dezagun.

Informazio gehiago: pin.bilbaoexhibitioncentre.com