Hemeroteca

Zirkualde Errekalden

Errekalde auzoak “Zirkualde” Zirku Jaialdiaren bederatzigarren edizioa jasoko du ekainaren 1etik 3ra. Jaialdiak, zirkuko arteetan espezializatutako zortzi konpainiaren ikuskizunak eramango ditu auzoko plazara. Programazioaren barruan, mota askotako ikuskizunak jasotzen dira ikus-entzule guztientzat, zirku tradizionalaren hoberena, akrobaziak, malabarrak edo orekak, kaleko antzerkiarekin, zuzeneko musikarekin, clown lanarekin, umorearekin, dantza akrobatikoarekin edo aireko jolasekin uztartzen dituzten zortzi konpainiaren eskutik.

EGITARAUA:

MAITZAK 31

Errekaldeko liburutegia

18:00 ZIRKOZAURRE (Euskadi) Vademekun

(*) Liburutegian izena eman behar da

EKAINAK 1

Errekaldeko plaza

19:00 CABARET DE MAR A MAR (Aragoi, Katalunia, Frantzia)

20:00 LANÓRDIKA (Andaluzia) Rojo estándar

EKAINAK 2

Errekaldeko plaza

19:00 TIRITIRANTES (Gaztela eta Leon) A su servicio en la calle

20:00 AIMAR & CIA (Euskadi) Etxea / Casa / Home

20:45 PASS & COMPANY (Madril) Juguete Roto 3p0

EKAINAK 3

Errekaldeko plaza

18:00 NIMÚ CIA (Euskadi) Ni Pies Ni Cabeza

19:00 EL GRAN RUFUS (Euskadi) Pink Impact